Emakumeen eta gizonen berdintasuna eta indarkeriarik gabeko bizitza eraikitzen da legeriarekin, politika publikoekin, eta, batez ere, helburu hori lortzeko persona guztion konpromisoarekin.
Zumaiako Berdintasun Foroa sortu zenetik, elkartzen dira emakume feministak, gazteak, ez hain gazteak, jubilatuak, jatorri desberdinekoak, anitzak eta hainbat talderen ordezkariak, non euren denbora, eskarmentua, gogoa eta ilusioa jartzen dituzten Udalaren II. Berdintasun plana garatzen, urteko ekintzen egitaraua osatzen eta egutegi feministan garrantzitsuak diren ekintzak eta ekimenak antolatzen.
Esandako proposamenak honakoak dira:
1. Alondegi aurreko “Martxoak 8” plaza: azalpenik gabe atzera bota da eskaera hori, eta horren ordez, “Saregileen” plaza izendatu nahi da. “Martxoak 8” izenarekin erdigunean dagoen plaza izendatzea da esanahia ematea emakumeen eskubideak eta munduko eta Zumaiako emakumeen borroka aldarrikatzeko data garrantzitsuari. Kontuan izan behar da, azken mendean, ibilbide politikoa, borroka sozialak eta mugimendu feministaren lanaren ardatzak egun horren inguruan antolatu direla. Horregatik, Foroak interesgarritzat jo du ospakizun hori (martxoak 8) oroimenaren gune bihurtzea.
Martxoak 8-k eta emakumeon borrokek herrian toki bat izan behar dute, non feminismoaren oroimen historikoa finkatzen eta erreferentzia sinbolikotzat jotzen lagunduko duen. Hori dela eta, ez digu balio “Martxoak 8” izendatzeak plaza edo kale bat erdigunetik urrun dagoena; gure ustez, erdigunean egon beharko luke, sinbolikoki erabilgarria izateko, aurrerantzean, egun horrek gizarte osoari ekarriko dionaren aldarrikapenak egiteko. Zehazki, “Martxoak 8” plaza Alondegiaren aurrean nahi dugu, 2015eko martxotik eskatzen ari garen bezala, eta “Saregileen” plaza, herriko beste puntu batean.
2.Taldeko sorkuntzarako murala egin nahi genuen geltokiko tunelean, kaleak gureak ere badirela eta beldurrik gabe bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Jaso dugun erantzuna da artista bat kontratatuko dela, taldeko eta Foroaren lana deuseztatuz, eta Zumaiako Emakume artisten parte-hartzerik gabe.
3. Zumaian, “Indarkeria matxistari ez” aldarrikatzen duen kartela: Foroaren ekimenez, herriko sarreran, Fielatoaren gainean zegoen pankarta bezalakoa. Jende asko etortzen zaigu Zumaiara naturaren edertasunak eta gastronomiak erakarrita, eta nahi dugu bertan bizi garenok eta bisitariek jakitea gure kaleetan ez dagoela tokirik indarkeriarako, eta berriro, kartel bat jartzea hori adieraziz, oso baliabide ona baita helburu horretarako.
Zumaiako Berdintasun Foroak, kontuan izanda bere eginkizunetako bat dela emakumeon parte-hartzea sustatzea herriko bizitzaren arlo guztietan, uste du Udal Gobernuak kontuan izan behar dituela ekimen horiek guztiak, gune horretatik sustatuko direlako, herriko emakumeen eta forokideen Berdintasun politikekiko parte-hartze, lankidetza eta konpromisoarekin.