1999az geroztik, Juan Mari Beltranek bakarrik, bikotean edo hirukote moduan 'Euskal Herri Musika eta Herri Soinu-tresnak' emanaldi didaktikoa eskaintzen du. Bihar, gurean eskainiko duen kontzertuan, hirukote formatuan etorriko dira. Hala, Beltranez gain, Ander Barrenetxea eta Errege Belda izango dira musikariak.
Kontzertuan zehar Euskal Herriko Musikaren barneko alderdi batzuetara hurbilduko dira eta Euskal Herriko zenbait eskualdetako ospakizun publiko nahiz familiarretan erabiliak izan diren soinu-tresnak eta musikak entzun ahal izango dira. Ander Barrenetxeak txalapartarekin eta perkusioarekin lagunduko dio Beltrani, eta Errege Beldak aldiz, akordeoiarekin.