"Tropecé de nuevo...

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2018ko urt. 13a, 12:34

… y con la misma piedra”. Julio Iglesiasen abesti horixe etorri zait gogora, kartel honen aurrean.

Lehen ere gertatu izan zait Paoleko pare honetara iritsi eta hesian gaztelania hutsezko kartelarekin topo egitea (un pasito palante); baina gaurkoa ikusitakoan, pentsatzen hasita nago neuk bakarrik ikusten ditudala honelakoak. Baten batek igual esango du letra txikia dela, ia ez dela ikusten... Eta zer? Zerbait jartzen hasita, zergatik ez euskaraz, Zumaian?

Hipermetropia daukat, eta betaurrekoak erabiltzen ditut hobeto ikusteko; baina iruditzen zait beste batzuek bista neurtu eta betaurreko egokiak jantzi ez ezik, toki egokira begiratu ere egin beharko luketela. Horretarako, ordea, borondatea eta nahia behar, zumaiarron hizkuntza-eskubideak babesteko eta bermatzeko.

Beste abesti batekin ere akordatu naiz: Itoizen “… eta beti igual, eta beti igual, eta beti igual gabiltza”. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide