Nola bizi duzue koronabirusaren krisia turismoko sektorean?
Kezka handiarekin. Martxoko zubia dator, Aste Santua ere bai, Italia itxi egin dute... Hotelak eta airelineak bezeroei datak aldatzeko aukerak ematen ari dira. Bezero askok tarifa bereziko eskaintzak hartuta zituzten, dirua itzultzeko aukerarik gabekoak, kasu horietan datak aldatzeko aukera ematen ari dira. Bestalde, atzerritarrak hona etortzeko zerbitzua ere eskaintzen dugu, eta kasu horretan lau taldek ezeztatu dituzte bidaiak.
Psikosi edo beldur hori igartzen al duzue bezeroen artean?
Handia. Beldurra librea da, eta zabaldu egiten da. Asiatik datorren jendea ari da beraien bidaiak atzera botatzen: japoniarrak, txinatarrak, korearrak... Esaten digute krisiaren une larriena Aste Santu inguruan izango dela, eta gero jaitsiko dela. Egoera ez da garbia, eta gu beti gaude handizkarien, hotelen edo airelineen menpe.
Informazio falta ere sumatzen al duzue?
Bai, handia, eta horrek ez du batere laguntzen. Ministerioen erabakien zain gaude, eta ez dugu inongo pautarik.
Aste Santua turismo aldetik garai garrantzitsuenetakoa da.
Kalte handia izango da. Hemen, Euskal Herrian, urte oso txarretatik gatoz, eta pixkanaka ari zen turismoa berreskuratzen. Kaltea sumatuko da, hori seguru.
Eta etorkizunera begira, zer uste duzue gertatuko dela?
Nik uste lehen hilabete hauek txarrak izango direla, baina uda garaian berreskuratuko dugula. Aste Santua, baina, sektorearentzako garai garrantzitsua da, eta hor galera igarriko dugu. Baina ez dira oporrak bakarrik: ikasleen egonaldiak, kongresuak, laneko bidaiak... Egoera ez da erraza, baina uste dut psikosi honek pare bat hilabete iraungo duela, eta