Kazetaritza Eskola ekimenaren lehen aldia izan da aurtengoa eta asko du, beraz, esperimentaziotik. Etorkizunari begira jarri eta Zumaia 25-30 urte barru nolakoa izango den irudikatzen saiatu gara, DBH3ko ikasleek egin duten kazetaritza lan kolektibo baten bitartez.
Zehazki, beren gurasoak elkarrizketatu dituzte, haien bitartez gizarteak aurrera begira dauzkan kezkak eta erronkak ezagutzeko. Elkarrizketekin batera, inkesta bat osatu dute gurasoek, iritziei dimentsio estatistiko bat eman ahal izateko.
Bi ikastetxeetako DBH3ko ehundik gora ikaslek hartu dute parte ekimen honetan, eta eskertzekoa da beraiek eta gurasoek egin duten ahalegina. Denborak esango du aurten egindako urratsak segidarik izango duen, baina lehen alea jarrita dago eta beraiek izan dira aitzindariak.
Bigarren saioa: elkarrizketen errepasoa
-Lehenik eta behin, esan beharra dago ikasle gehienek grabatu duzuela elkarrizketa. Hau da, elkarrizketa prestatu eta egin duzue. Egia da, bestalde, zailtasun gehiago izan direla lana errematatzeko garaian.
-Orohar, ikusitako gabeziak:
-Argazkia oso gutxik egin edo lortu duzue. Irudirik gabe, elkarrizketa ez da erakargarria eta informazioa falta zaio.
-Bideo grabazioak oso gutxik egin dituzue. Gelaren bat kenduta, besteetan ez dago bideorik.
-Idatzizko bertsioan, askok ez duzue titularrik atera, eta sarrera ere falta da lan askotan. Zenbait kasutan, ez dakigu nor ari den galderak erantzuten.
-Elkarrizketa batzuk galdetegi itxura dute, inkestaren egitura jarraitzen dute.
-Elkarrizketa batzuk gehiago dirudite irratirako sortuak.
Analisia gelaka
ZHE3B
-Elkarrizketa grabatu duzue, eta hori bada zerbait. Gehienak erabat bukatu gabe gelditu dira, baina lan dezente egin dezuela ikusten da.
-Argazkiak, batzuk bai, baina gehienek ez.
-Bideoan, gela bakarra izan da eskatutako lana egin duena. Bost bideo grabatu dituzue, zorionak. Gero ikusiko ditugu.
-Idatzizko lanei dagokienez, gehienoi falta izan zaizue titularra eta sarrera osatzea.
-Kasu askotan, ez dakigu nor ari den erantzuten, ez da elkarrizketatuaren izena inon aipatzen.
-Irrati itxurako hasierak kasu batzutan.
-Galdetegi itxura batzutan.
-Transkripzioan, hitzezko formulak batzutan.
-Galderak landu dituzuela ikusten da, ahalegin bat egin duzue inkestatik bereizteko.
-Bideoak, ondo dagoena eta zer hobetu daitekeen.
ZHE3D
Orohar, jasotako lanak nahiko osatuta daude. Idatzizko bertsioa egin duzue, gehienok argazkia ere egin duzue (gela gehienetan ez), eta bideo batzuk ere bai. Idatzizko bertsioetan, gainera, titularra eta sarrera egin duzue askok. Lan ona, zorionak.
-Ondo osatutako adibide batzuk:
-Argazkiarekin askok. Adibide batzuk:
-Nori egin diogu elkarrizketa?
-Irrati itxurako formulak.
Titularrean zerbait falta:
Bideoan egindako lau lanak:
ZHE3C
-Orohar, entregatutako lanak (15) ondo daude. Asko daude osatuta, gehienak titularrarekin, sarrerarekin, galdera erantzunak ondo planteatuta.
Beste adibide bat, ondo osatuta
-Bat edo beste badago irratirako elkarrizketa itxura duena. "Kaixo, hemen gaude…”
Adibide bat, irratirako itxura
-Bideoan bat dago grabatuta. Zorionak egindako ahaleginagatik!
Titularren inguruan, zenbait adibide:
-Gehienak argazkirik gabe.
ZHE3A
-Elkarrizketa egin duzue, ez da gutxi.
-Idatzizkoan, garrantzitsuena ahaztu zaizue: titularra. Ahaztu edo zaila egin zaizue aukeratzea?
-Elkarrizketa batzuk irrati itxura, ahozko elkarrizketa itxura.
-Askotan ez duzue adierazten nor ari zareten elkarrizketatzen, nork erantzuten duen.
Adibide bat, nork erantzuten du?
-Galdetegi itxura handiegia batzutan.
-Galderak taldean prestatu dituzue, ondo. Talde lana.
Adibidea, taldean landutako galderak
-Galdera ezberdinak ikusten dira, ondo.
-Argazkia bik bakarrik. Besteok zer arazo izan duzue?
-Bideoan inork ez. Zer arazo?
ZUMAIENA
-Orohar, ia denek egin duzue gutxienez elkarrizketaren grabazioa. Ahalegin hori behintzat ikusten da. Idatzizko bertsioa batzuk ez duzue egin, denbora faltagatik edo zailegi egin zaizue?
-Argazkirik ez.
-Idatzizko lanetan, elkarrizketaren elementu garrantzitsuak falta dira. Galdera- erantzunak badaude, baina titularra, sarrera eta izena falta dira.
-Zenbait kasutan, galdetegi edo inkesta itxura nabarmenegia dute elkarrizketek.
-Irratirako itxura dute zenbait kasutan.
-Transkripzioan zailena da hitzez esaten dena idatzizkora pasatzea. Garbitu eta ordenatu egin behar da, txukundu.
-Galdera-erantzunetan ez dago jarri beharrik nor ari den hori esaten. Bakarrik elkarrizketatu bat baino gehiago dagoenean eta inoiz ez kazetariarena.
-Bideoan batek grabatu du, zorionak egindako esfortzuagatik!
Inkestaren emaitza
Gurasoek betetako inkestaren emaitza aztertuko dugu, erantzunak banaka.
Nolakoa izango da Zumaia 2050ean?
-Zer iruditzen zaizue zuen gurasoek etorkizunaz daukaten ikuspegia? Kezkatuta daudela iruditzen zaizue?
-Zuek zer ondorio ateratzen duzue? Ados zaudete gurasoen ikuspegiarekin?
-Zuek badituzue kezka horiek edo oraindik ez?