Elhuyar hiztegia.
Adoquín
1 s.m. (constr) galtzada-harri
2 s.m. (persona) baldar, trakets
Gaztelaniaz baldar adierazteko adoquín hitza erabili izan bada, zerbaitgatik izango da, noski. Izan ere, horrelako kaltzadak ez dira gure oinen gustokoak. Bere garaian aurrerapen itzela izango ziren, baina takarrak direla ezin ukatu.
Alde zaharra duten hainbat herritan, Zumaian kasu, mantentzeko hautua egin dute, hala ere. Izan ere, antzinako etxeak eta kaltzada-harriak, osotasun harmoniko ederrean lotzen dira, eta, takarra takar, oso ondo ematen dute.
Baina Zumaian kaltzada-harriak ezezik, kaltzada itxurako estaldura are desatseginagoa jarri zuten hainbeste urte ez dela. Beheko plazan, arranplatik hasi eta moila berrira artekoan, etab. Desatsegina eta, barka idazue, zatarra.
1.- Desatsegina. Moldeatutako harri itxurako gaina, askotan, laua ere ez delako, baizik kurbatua.
(Esango nuke oinezkoek bidegorrian ibiltzeko joeraren arrazoia hortxen dagoela. Erosotasunaren bila joaten gara, are gehiago, aulki/txo gurpildunekin, takatakekin edo erosketako karrotxoekin garenetan).
2.- Zatarra. Imitazioak ez duelako (kanonak dixit) kategoriarik.
Porlan sailaren nolabaiteko monotonia hausten dutela moldeatutako zati horiek? Bale. Baina horren truke pauso baldarka ibili beharra ere...Ez dut uste merezi duenik.