Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Gure gurasoak gu baino hobeto bizi ziren eta gu gure seme-alabak baino hobeto”

Ibai Etxabe 2022ko eka. 30a, 10:01

2050ean Zumaia nolakoa izango den jakin nahi dugu. Iñaki Etxaberi galdetu diogu gaiaren inguruan.

2050ean Zumaiak zenbat biztanle izango ditu?
Nire ustez gaur egun baino gehiago. Alde batetik heriotza tasa handiagoa da baina, bestetik, atzerritik biztanle kopurua geroz eta handiagoa izango da.

Zahar eta gazteen arteko proportzioa nolakoa izango da?
Gaur egun baino edadetu gehiago, zeren jaiotze tasa geroz eta baxuagoa da.

Jatorriari dagokionez, nolakoa izango da herria?
Atzerritik jende gehiago etorriko dela iruditzen zait, orain gizartean joera hori dago eta gerora ere iruditzen zait horrela izango dela.

Zertan egingo dute lan zumaiarrek?
Orokorrean orain arte bezala industrian, nahiz eta turismoak ere gora egingo duen.

Nolakoa izango da herriko merkataritza?
Nire ustez asko jaitsiko da, jendea internetetik erosteko joera hartzen ari da eta uste dut gerora areagotu egingo dela.

Zumaiarrak nola mugituko dira herrian bertan?
Nire ustez herrira ezingo da kotxean sartu; herri barrua orokorrean, oinezkoentzat eta bizikletentzat izango da.

2050ean, Zumaian klima aldaketaren ondorioak jasango al ditugu?
Bai, baina arinak izango dira ;orain arte bezala, pixkanaka joango dira igertzen.

Ondorio posible hauetatik, zein iruditzen zaizu kezkagarriena: itsasoaren maila igotzea, Itzurun desagertzea eta errioak gainezka egitea; euri gutxiago egitea eta ur falta izatea; uholdeak areagotzea, euria-jasa bortitzak areagotuko direlako.
Denak dira kezkagarriak baino gehienbat urik gabe geratzea.

Herri-nortasuna asko aldatuko al da?
Nahiz eta atzerritik jendea etorri, nik uste dut gure ohiturak hizkuntza eta herri nortasuna mantenduko ditugula.

2050ean, gaur egun baino hobeto edo okerrago biziko dira zumaiarrak?
Okerrago, nire ustez gure gurasoak gu baino hobeto bizi ziren eta gu gure seme-alabak baino hobeto.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide