Zahar eta gazteen arteko proportzioa nolako izango da?
Niri iruditzen zait zaharren kopurua askoz ere handiagoa izango dela gazteena baino, jaiotze-tasa baxua delako, eta bizi itxaropena handiago.
Jatorriari dagokionez, nolakoa izango da herria?
Ikusita geroz eta atzerritar gehiago daudela, iruditzen zait nahasketa handiagoa egongo dela orain dagoena baino.
Ekonomiari dagokionez, zertan egingo dute lan zumaiarrek?Industria larri xamar dabilenez, ez dakit gero kanpo zerbitzura, dendetara, komertziora gehituz joango den edo, egia esan, zaila da jakitea.
Eta nolakoa izango da herriko merkataritza?
Oraingo egoera nahiko zaila dute, ez dakit mantenduko den edo ez, komertzioa gehiago ari da zentralizatzen hiri handietan, baina ez dakit gero buelta emango diogun edo ez, norbera aldatzeko prest dagoen edo ez, zeri emango diogun garrantzia.
2050ean nolakoa izango da herriko energia kontsumoa?
Espero gauzak aldatzen joatea, eta eguzki indarra eta haizea eta aukera gehiago sartzea, eta kutsadura gutxiago egotea, ea gure pentsamendua aldatzen dugun.
Eta zumaiarrak nola mugituko dira herrian bertan?
Nik itxaropena daukat bakoitzak bere oinak gehiago erabiltzea, herri txiki bat delako eta ez dudalako beharrik ikusten alde batetik bestera kotxean joateko. Horregatik bizikletan edota oinez ibiltzea espero dut.
2050ean Zumaian klima aldaketaren ondorioak jasango al ditugu?
Bai, leku guztietan bezala. Ikusten ari gara berotzen ari dela klima eta geroz eta giro aldakorragoa dagoela, itsasoaren maila igotzen ari dela, horregatik, beste herri guztiek bezala, guk ere jasan beharko ditugu.
Ondorio posible hauetatik, zein iruditzen zaizu kezkagarriena: Itsasoaren maila igotzea, Itzurun hondartza desagertzea eta errioek gainezka egitea, euri gutxiago egitea eta ur falta izatea edo uholdeak areagotzea, euri jasa bortitzak areagotuko direlako.
Hirurak oso txarrak dira; agian bigarrena okerrago, ondorio okerrena duelako.
Eta itsasoaren igoerari aurre egiteko, zer neurri hobetsiko zenuke?
Uraren maila igotzen da tenperatura igo egin delako, eta tenperatura igotzean poloak urtzen doaz eta ur gehiago doa itsasora. Horregatik hartu beharko litzatekeen neurria gutxiago kutsatzea izango litzateke, ez berotzeko tenperatura.
Jendartearen inguruan, herri nortasuna asko aldatuko al da?
Bai, aldatuko da, azkenean kanpotarrak etortzean bakoitzak bere kulturak ditu eta nahasketak egiten dira.
2050ean nolakoa izango da Zumaiako gizartea?
Nahastua, kanpotik jendea etortzen ari da, horiek barneratzen doaz ahala, haien seme-alabak bertakoak izango dira, eta beraien kultura mantenduko dutenez, nahasketa gehiago egongo da.
Azken galdera, 2050ean gaur egun baino hobeto ala okerrago biziko dira zumaiarrak?
Hori zehaztea oso zaila da, bakoitzaren arabera da, gaur egun ere ez gaude denak egoera berdinean, batzuk hobeto pasatzen dute beste batzuek baino, horregatik, gero ere horrela izango da, batzuk hobeto egongo dira, eta beste batzuk okerrago.