Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Pandemian ikusi da baserritarren etxez etxeko salmenta bideragarria dela”

Julen Larburu Etxabe 2022ko eka. 30a, 10:28

Alazne Etxabe elkarrizketatu dugu jakiteko nolakoa izango den Zumaia 2050ean.

Hemendik 30 urtera, proportzioan, heldu ala gazte gehiago egongo dela uste duzu? Zein arazoren aurrean egongo gara horrela izaten bada?
Heldu gehiago egongo dela uste dut, gero eta urte gehiago bizi garelako eta jaiotze tasa jaisten ari delako. Jende heldu gehiago baldin badago eta gazte gutxiago, gazte gutxi horien lanarekin arazoak egongo dira heldu horien mantendua ziurtatzeko.

Bizi itxaropena luzeagoa izango al da? Edo laburragoa? Zergatik? 
Luzeagoa izango dela uste dut, zientzia gero eta aurreratuago doalako.

Prezio igoera honek jarraitu egingo al du?
Bai. 

Eta inflazio honek gure ohiturak aldatu egingo al ditu?
Hori norberaren ekonomiaren esku egongo da.

Baserritarrek beraien produktuak saltzen jarraituko al dute edo dena industrializatuta egongo da?
Espero jarraituko dutela, pandemian ikusi da baserritarren etxez etxeko salmentabideragarria dela.

Kotxeak gasolinarekin erabiltzen ditugu. Aurrerantzean jendeak kotxe elektrikoak gehiago erabiltzen hasiko dira?
Bai.

Biztanleria igotzen bada, Zumaian denontzat lekua egongo da bizitzeko? Eta janari nahikoa denontzat?
Pentsatzen dut baietz.

Hemendik 50 urtera uraren kalitatea berdina izango al da? Bainurako arriskurik izango al da?
Ez. Posible da itsasoa plastikoz betetzen ari garelako.

Klima aldaketaren ondorioz tenperatura aldaketak izango ditugula uste al duzu? Baietz izanez gero, tenperaturak gora edo behera egingo duela uste duzu?
Bai, gora egingo duela uste dut.

Sexu-eraso kasuak jaitsi egingo dira, berdin jarraituko dute ala igo egingo direla uste duzu?
Espero ez igotzea, baina zoritxarrez, bukatuko ez den amesgaizto bat izango da hau.

Euskararen erabilerak berdin jarraituko du?
Nahiko nuke baina ezetzean nago.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide