Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Ur mailaren igoera izango da arazo nagusienetakoa Zumaian”

Telmo Carballo 2022ko eka. 30a, 10:41

Zumaia 30 urte barru nolakoa izango den galdetu dio Ruth Aranori.

Langabeziaren portzentaia gazteen artean handiagoa edo txikiagoa izango da zure ustez?
Nire ustez hemendik 25 urtera gazteen langabeziaren portzentaia txikiagoa izango da, gehienbat jende gazte gutxiago egongo delako orokorrean eta proportzioan ikasketak dituzten gazteek lan eskaintza gehiago edukiko dituztela pentsatzen dut.

Etxeen edo pisuen kantitatea handiagoa ala antzekoak izango da hemendik 25 urtera?
Kostaldean etxe gehiago egongo dira, zeren joera handiagoa da jendea barrualdetik kostaldera joatea, eta horregatik, barrualdean etxeak hutsak geldituko dira.

Petrolioa agortuko da ala erabiltzen jarraituko dugu?
Agortu ez dut uste, baina argi dago beste energia alternatiboak bilatu behar ditugula, adibidez eolikoa, hidrogenoaren erabilera, eguzki energia etabar, zeren petrolioa oraintxe gehiegi erabiltzen dugu.

Gasolinarik ez badago, nola mugituko gara? Zein baliabide natural nagusituko dira?
Nik uste dut hidrogenoaren erabilera nagusituko dela, baina horretarako teknologia garatu egin beharko da, eta baita energia elekrikoa ere.

Zumaiar guztientzat nahikoa lan egongo al da herrian?
Ez dut uste, izan ere, azkenean hiri handietan eta jende asko bizi den lekuetan lan aukera gehiago daude, eta Zumaian, zumaiar guztientzat lana ez da egongo. Orduan, orain gertatzen den bezala jende asko kanpora joango da lanera.

Dirulaguntzen beharra duten herritarren kopuruak gora egingo duela uste duzu?
Bai. Nik uste dut baietz. Pentsatzen dut etorkin gero eta gehiago etorriko direla, eta dirulaguntzak behar izaten dituzte, behintzat, aurrenengo urteetan.

Zer egin beharko litzateke Zumaian klima aldaketaren aurrean?
Klima aldaketaren aurrean lehenbizi neurri lokalak hartu beharko lirateke. Leku bakoitzean neurri lokalak, eta Zumaian, energia baliabide propioak banatzea. Bestalde, ur mailaren igoera Zumaian eragina izango duen arazo nagusienetakoa hori izango da, eta orduan, hori konpontzeko plan estrategiko bat garatu beharko litzateke.

Klima aldaketaren erruz zein izango da kalte handiena Zumaian? Ur maila, suteak, tenperatura igoera… Zein izango da?
Nik uste dut ur-maila, izan ere, Zumaia azkenean urez inguratuta dago alde guztietatik, bai Urola ibaia, bai Narrondo ibaia, baita itsasoa ere, eta ur-mailaren gorakada izan daiteke arazo nagusiena. Orduan, horri aurka egiteko plan estrategiko bat eraman beharko da aurrera, zeren zientifikoak ari dira demostratzen ipar poloko izotzak urtzen ari direla eta ur maila goraka doa, dudarik gabe.

2050erako bermatuko al da berdintasuna gizon eta emakumeen artean?
Ez dakit. Nik uste dut 30 urte baino gehiago beharko direla berdintasuna egoteko, baina pauso handiak ari gara ematen eta esperantza ea edukitzen dugun gauzak hobetu arte.

Gobernu-sistema berdina izango al da Zumaian? Monarkikoa, demokratikoa ala inperiala?
Ea, orain demokratikoa daukagu eta nik uste dut horrela jarraituko duela ez bada gauza oso dramatikoa gertatzen, baina pentsatu nahi dut gainera ere demokratikoagoa izango dela oraindik ere herriaren partehartze handiagoarekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide