Hilabete guztira luzatuko da Martxoak 8ari lotutako ekitaldiak Zumaian. Goiz partean eman dute egitarauaren berri Zumaiako Udaleko, Mugimendu Feministako eta Zumaiako Emakumeon* Etxeko kideek Emakumeon* Etxean bertan egindako aurkezpen ekitaldian.
Bakarrizketak, hitzaldiak edota antzerki emanaldiak izango dira, besteak beste, ostiralean hasi eta martxoaren bukaerara arte luzatuko den egitarauan. Denon bizitzak erdigunera da aurtengo Emakumeen Egunaren lelo orokorra, eta mezu horrekin bat egin dute Zumaian ere. Lelo hori daraman more koloreko banderola berriak ere egin dituzte. Banderola hauek udaletxean eta Emakumeon* Etxean eskuratu daitezke.
Egitaraua
Martxoak 3, ostirala
20:00etan, Aita Marin, antzerkia: La Dramatica Erranteren Yerma.
Martxoak 4, larunbata
12:00etan, Oxford aretoan, Itzalpeko emakumeak erakusketaren irekiera. Erakusketa hilaren 4tik 26ra bitartean izango da bisitagai.
Martxoak 7, asteartea
18:30ean, Emakumeon* Etxean, Virginia Imazen Sex o no sex antzezlana.
Martxoak 8, asteazkena
19:00etan, manifestazioa Beheko Plazatik abiatuta, Mugimendu Feministak deituta.
Martxoak 9, osteguna
19:00etan, Emakumeon* Etxean, Beatriz Egizabalen Magma mia bakarrizketa.
Martxoak 15, asteazkena
18:30ean, Emakumeon* Etxean, Bai bakarrik da bai Legea: adostasuna erdigunean solasaldia.
Martxoak 17, ostirala
20:00etan, Aita Marin, Amaraun dantza eta bertsoak.
Martxoak 23, osteguna
18:30ean, Emakumeon* Etxean, Luciana Alfaroren Feminismo y racismo hitzaldia.
Martxoak 30, osteguna
19:00etan, Emakumeon* Etxean, Raquel Lopez eta Ane Lindaneren Despotorre bakarrizketa. Ele bietan.