Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Kontsumitzen den energia gehiegizkoa da"

Markel Azpeitia 2023ko mai. 1a, 00:00

Miren Barredo da elkarrizketatu dugun pertsona, zumaiarra da, eta hau da energiari buruzko bere iritzia.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu? 
Ez, ez zait bidezkoa iruditzen. Europa mailan kontsumitzen den energia gehiegizkoa da eta denon artean murriztu egin beharko genuke kontsumitzen dena. Hori mundu osora zabalduko bagenu, oso kaltegarria izango litzakete eta gure planeta zaindu behar dugu.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Posiblea da energia kopurua murriztea. Lehenik bakoitzak, pertsona bezela, murritzen saiatu beharko genuke eta ondoren familia bezala. Herri mailan ere lan bat edo saiakerak egin beharko lirateke eta politikariek ere parte hartu beharko lukete. Eta azkenik mundu mailan. Baina gure eskuetan ere badago, ezin dugu utzi dena besteen eskuetan.

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?
Herri bakoitzak bere energia sortzen saiatu beharko luke, bai eguzki plakekin, bai haize indarrakin edo itsaso indarrarekin. Beti daude energia berdea sortzen duten elementuak eta ikasketak egin behar dira eta baita inbertsio fuerteak ere hau suspertzeko.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Galdera honi ez dakit ondo nola erantzun. Alde batetik, indar eolikoa jasangarria da, baina eolikoak egiteko industria mailan asko mugitu behar da. Horrez gain, ekologia inpaktu handia izango lukeela uste dut mendietan jartzeak. Bestalde, itsasoan jartzean badakigu energia berdea dela, baina animalietan eta ekologia mailan oreka galduko litzatekeela uste dut. Hor zalantzak dauzkat, ondo ikertu beharko litzateke.

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Nahiko nuke, baina gutxitan erabiltzen dut garraio publikoa, gehienbat ordutegiarengatik. Iruditzen zait bai trena eta bai autobusa sarriago egon beharko liratekeela. Askotan gertatzen zaigu nahi dugun orduan ez daukagula edo denbora gehiegi egon behar garela zain. Baina ahal dudanean erabiltzen dut, ahal dudan neurrian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide