Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Kontsumoa murriztuz eta energia berriztagarriak erabiliz lor daiteke CO2 kopurua nabarmen murriztea"

Ana Martiarena 2023ko mai. 1a, 00:00

Zumaia 2050ean nolakoa izango den galdetu diogu Jaione Irisarriri, bereziki energiaren inguruan.

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Hori, kontsumoa murriztuz eta energia berriztagarriak erabiliz lor daiteke.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Uste dut gure gizarte ereduan kontsumitzen dugun energia kantitatea murriztu dezakegula; izan ere, energia kontsumoa murrizteko, zenbait ohitura aldatu behar ditugu, hala nola garraio publikoa gehiago erabiltzea, berogailuak erabiltzea termostatoak tenperatura txikiagoan jarrita. Eguneroko lanean gauza asko eginez gero, energia gutxiago kontsumituko dugu.

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Gaur egun oso zaila da, baina energia premia asko energia iturri garbien bidez bakarrik ase ditzakegu.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bai, prest egongo litzateke Zumaian eolikoak jartzeko.

Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Estrategia ona da, bere bateria elektrikoekin erabiltzen ari denean. Hiri handietan atmosferaren poluzio-arazo gutxiago daude, oso handiak; beraz, hori oso ideia ona da hiri handietan CO2 hori murrizteko. Energia elektriko bihurtzeak CO2 emisioak ere sortzen ditu. Izan ere, energia elektrikoa ez da energia garbia. Ez dator beti energia garbi batetik, hala nola aerosorgailuetatik edo plaka fotovoltaikoetatik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide