Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Energia berriztagarrietan inbertitu beharko litzateke"

Ibon Zearreta 2023ko mai. 1a, 00:00

Jon Zearretari galdera batzuk egin dizkiogu energiaren inguruan, eta Zumaia hemendik urte batzutara nolakoa izango denaren inguruan.

Zientzialariek diote iturri fosiletatik (petrolioa, ikatza, gasa) lortzen dugun energiak CO2a isurtzen duela atmosferara eta horregatik ari dela gertatzen klima aldaketa. Zer iritzi daukazu horren inguruan?
Ados nago iturri fosiletatik lortzen den energiak CO2 isurtzen duela atmosferara, beste arrazoi askoren artean, beste era batzutara ere CO2a isurtzen baita atmosferara. Nire iritziz energia berriztagarrietan inbertitu beharra dago, haizearen indarra, eguzkiaren edo itsasoaren indarrarekin sortzen diren energia garbiak erabiliz energia hori sortzeko.

Zure ustez zer egin beharko litzateke aurrena, kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu edo energia iturri garbiak erabili?
Nire ustez bi ideiak bete beharko lirateke. Hasteko, energia iturri garbien erabilera areagotu, hau da, eguzki plakak edo energia eolikoak gehiago erabili eta beste alde batetik familiak eta enpresak kontzientziatu behar ditugu, energia gutxiago erabili beharko dugula etorkizuenan.

Etxean energia kontsumoa murrizteko neurririk hartu al duzue? (Adibidez: berogailua gutxiago piztea, etxea hobeto isolatzea (leihoak aldatuta edo fatxada berrituta), argia gutxiago piztea, kotxea gutxiago erabiltzea...)
Guk, geure kasuan, ez dugu neurri berezirik hartu, etxean, ez baitugu normalean berogailua pizten, nahiz eta negua izan. Dena den, berogailua piztu izan dugunean, aurtengo neguan, bestetan baino tenperatura baxuagoa jarri dugu energia kontsumoa murrizteko. Beste galderari erantzunez, oso zaila da pisu batean bizi garenontzat gure etxea beste era batera isolatzea. Gure kasuan, etxe berrian bizi gara eta bai leihoak eta fatxadak prestatuta daude beroa etxe barruan mantentzeko.

Zure etxeko argindarra eguzki plaken bidez sortutako energiarekin lortzeko aukera bazenu, egingo zenuke?
Bai, geure esku balego egingo nuke, baina pisu batean bizi garenez, beste bizilagun guztiekin adostu beharko litzateke hau. Egingo genuke baldin eta ekonomikoki ondo irtengo balu instalazio berri honek.

Zure kotxea elektrikoa al da? Ez bada, zergatik ez duzu aldatu? Baldin bada, zergatik aldatu duzu?
Gure kotxea ez da elektrikoa, izan ere, erosi genuen momentuan ez zegoen hain aurreratuta kotxe elektrikoen industria. Dena den, normalean, oso bidai motzak egiten ditugu eta gainera oraindik ikusteko dago kotxe elektrikoen mantenimendua nolakoa izango den piezen aldaketa, errepuestoak eta abar. Hau dena argiago ikusten denean eta diruz ondo irteten duenean pentsatzeko aukera bat izango litzateke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide