Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Nik uste dut lurra denona dela eta denok saiatu beharko genukeela hobetzen"

Maialen EgaƱa 2023ko mai. 1a, 00:00

2050ean Zumaia nolakoa izan den jakiteko hainbat elkarrizketa egin ditugu. Hemen daukazue Iñaki Egañari egindakoa.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Ez, ez zait bidezkoa iruditzen, ezta normala ere. Gurea da errua eta guk konpondu dezakegu, energia kontsumo maila gutxitu eta energia iturri berriak erabiliz. Nik uste dudana da lurra denona dela eta denok saiatu beharko genukeela hobetzen.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, nik uste dut energia garbia erabiltzea komeni dela mundua hobeto egoteko eta gutxiago kutsatzeko. Denok dakigu zaila dela, baina saiatu egin beharko ginateke.

Energia kontsumo maila murrizteko, kotxe elektrikoa erabil dezakegu, eolikoak jarri, eguzki panelak jarri… Azken finean, munduarentzako osasuntsuak diren gauzak egin.

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea? 
Nik uste dudana da ahal baldin bada bakoitzak bere energia egitea ondo egongo litzatekeela eta kanpotik ekarri behar bada, ekarri.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bai, polita ez da, baina nik uste dut behar baldin bada jarri egin behar direla eta zerbait izorratu behar badu izorratu egin behar duela. Baina nik uste dudana da ahal baldin bada beste metodo batzuk erabiltzea hobea izango litzatekeela.

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Garraio publikoa ahal den gehiena erabiltzen dut asteburuan, baina zoritxarrez nire lantegira joateko nire kotxea behar dut eta ezin naiz garraio publikoan joan, ez dagoelako nire lantokira iristen den garraio publikorik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide