Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Uste dut herritarrei jakinarazi egin behar zaiela zer kalte egiten ari garen"

Tiare Zinkunegi 2023ko mai. 1a, 00:00

2050ean Zumaia nolakoa izan den jakiteko hianbat elkarrizketa egin ditugu. Hemen dakazue Silvia Barizonteri energiari buruz egindakoa.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Jakina ez dela bidezkoa energia-kontsumoaren erabilera berezia, horrek ondorio larriak ekartzen dituelako maila pertsonalean ordaindu beharreko tarifak handitzen direlako. Halaber, arnasketa arazoak eta gaixotasunak ere ekartzen ditu ingurumen kutsaduragatik, karbonoa bezalako gasengatik... 

Honek, ondorio larriak ekartzen ditu berotze globalean eta gure ekosistemaren hondatzean. Karbono dioxidoaren igoeraren ondorioz, berotegi-gasek klima-aldaketa eragiten dute, eta horrek Artikoko poloen desizozteak eta askoz gehiago ekartzen ditu.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Lehenengo, uste dut herritarrei jakinarazi egin behar zaiela zer kalte egiten ari garen honekin eta,  lehenik eta behin, gazteei. Honen inguruan hitzaldiak, lantegiak, proiektu berritzaileak... egin daitezke. Beste neurri batzuk ere har daitezke, hala nola, argi naturala aprobetxatzea, kontsumo handiko bonbillak ordezkatzea kontsumo txikiagoa duten batzuekin, led argiak erabiltzea, gure etxeetako etxe tresnak erregulatzea, gauzak egin ahal izateko puntako orduak kontuan hartzea, garraiobide publikoak erabiltzea, bizikletak etab. Hau da, energia orokorraren erabilera zuzena egitea.

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?
Uste dut zuzenagoa dela herrialde bakoitzak bere energia sortzea, horrela, ez da beharrezkoa atzerriko gastuak ordaintzea, kasu askotan merkeagoak izan daitezkeen arren. Uste dut garrantzitsuena gure baliabideak bideratzea dela, horrela, gure gastuen eta benetan erabili behar dugunaren kontziente izango gara.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bai, herriko mendietan eolikoak jartzea ideia ona iruditzen zait kalte gutxiago egingo luketelako eta hori ezinbestekoa da ingurumen-kutsadura egon ez dadin. Airearen zinetikarekin eta energiarekin elektrizitatea sortzen duenez, ez du kalte handirik eragiten. 

Eolikoak itsasoan ipintzeko prest ere banago, ekosistemari kalterik egiten ez dion bitartean.

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Bai, egunero erabiltzen dut garraio publikoa, joan behar naizen tokirantz konexio ona dudalako eta  horrek erraztasuna ematen dit. Uste dut denek jakin beharko luketela honi buruz eta ahal dugunean, denek egin ez dezaketen arren, garraio publikoa erabili beharko genuke ingurumen kutsadura gutxiago edukitzeko eta planetari laguntzeko, adibidez: bizikletak, beste ikaskideekin autoa partekatu…

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide