Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Energia fosilak ekiditu beharko lirateke"

Aran Noriega 2023ko mai. 1a, 00:00

2050.urtea Zumaia nolakoa izango den, zer aurreikusten duen, esan digu Itziar Epeldek. Bereziki energiaren gaiari buruz hitz egin dugu berarekin.

Zientzialariek diote iturri fosiletatik (petrolioa, ikatza, gasa) lortzen dugun energiak CO2a isurtzen duela atmosferara eta horregatik ari dela gertatzen klima aldaketa. Zer iritzi daukazu horren inguruan?
Guk baino gehiago dakitenez arrazoia edukiko dute seguruenez, aspalditik dago kzska hori eta aspalditik ari dira ikertzen energia garbiagoen inguruan, energia fosilen erabilera ekiditzeko.

Zure ustez zer egin beharko litzateke aurrena, kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu edo energia iturri garbiak erabili?
Biak, bien efektua batuta gehiago lortuko zelako. Ez da ezer egiten energia garbiak erabiltzen, energia garbiak lortzeko ere kutsatu egiten delako. Kopurua ere murriztu daiteke, kontsumismo gehiegizko batean erorita gaudela iruditzen zait. Kontsumo zentzudunagoa izan beharko zen nire ustez.

Etxean energia kontsumoa murrizteko neurririk hartu al duzue? (Adibidez: berogailua gutxiago piztea, etxea hobeto isolatzea (leihoak aldatuta edo fatxada berrituta), argia gutxiago piztea, kotxea gutxiago erabiltzea...)
Bai, adibidez: berogailua programatzen dugu energia gutxiago kontsumitzeko, argiak beharrezkoak ez direnean beti itzalita izaten ditugu… Beste hainbat gauzekin batera noski.

Zure etxeko argindarra eguzki plaken bidez sortutako energiarekin lortzeko aukera bazenu, egingo zenuke?Seguruena bai, Zumaian sortu den kooperatiba baten zerrendan izena eman genuen eta uste dut proiektu hori aurrea doala, Oikian plaka batzuk jarri dituzte eta proiektu hori aurrera doala dirudi, horretarako itxaroten ari gara.

Zure kotxea elektrikoa al da? Ez bada, zergatik ez duzu aldatu? Baldin bada, zergatik aldatu duzu?
Ez, ez dut aldatzeko asmorik, kotxe arruntak baino ekonomikoagoak izatera iritsi arte. Baina uste dut kotxe elektrikoek munduari abantaila asko ekar diezaieketela.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide