Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Ezinezkoa da Europako energia kontsumoagatik hiru planeta behar izatea"

Markel Aginagalde 2023ko mai. 1a, 00:00

2050. urte inguruko energia beriztagarriei buruzko bere iritzia kontatu digu Karmele Martiarenak. Eolikoez, energia berriztagarriez eta CO2 isurpenez galdetu diogu.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Bidezkoa ez, nola izango da hori bidezkoa? Kontsumo maila orekatzea beharrezkoa litzateke, ezinezkoa da Europako energia kontsumoagatik hiru planeta behar izatea. Munduan zehar orekatu beharko litzateke.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Energia murriztea baino, hobe litzateke kontsumitzeko modua aldatzea. Ez dut uste murriztea denik hitza, baizik eta beste kontsumo bide batzuk aurkitzea.

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?
Nik uste hoberena bitatik pixka bat hartzea dela. Hainbat komunitate beraien kontura energia baliatzen saiatzen ari dira, baina ematen duenez ez da nahikoa, eta beste herrialderen batetik lortu behar izaten da.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bai, azken batean, egia da eolikoekin lan asko egiteko aukera dagoela, baina garrantzitsua da eoliko hauen kokapena zehatza izatea, ahalik eta min gutxien egin dezaten.

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?

Bai, posible dudan guztietan ala egiten dut. Autoan joanez gero batzuetan zaila izaten da aparkatzeko tokiak topatzea, eta garraio publikoan joanda ez da horri buruz kezkatu behar. Gainera, garraio publikoa hartuta zure herriak dituen paisaiak hobeto ikusteko aukera duzu. Hala ere, batzuetan beharrezkoa da autoa erabiltzea, baina posible den guztietan nahiago dut garraio publikoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide