Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Ni ez naiz aditua klima aldaketan, eta nik zientzialariek esaten dutena sinesten dut"

Ane Amilibia 2023ko mai. 1a, 00:00

Zumaian 2050ean nolakoa izango den jakiteko hainbat elkarrizketa egin ditugu herritarren artean. Hauxe da Miriam Larrañagari energiari buruz egindakoa.

Zientzialariek diote iturri fosiletatik (petrolioa, ikatza, gasa) lortzen dugun energiak CO2a isurtzen duela atmosferara eta horregatik ari dela gertatzen klima aldaketa. Zer iritzi daukazu horren inguruan?
Ni ez naiz aditua horretan, eta ba nik zientzialariek esaten dutena sinisten dut, baina beraiek dira adiatuak, ez ni. 

Zure ustez zer egin beharko litzateke aurrena, kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu edo energia iturri garbiak erabili?
Hori garbi dago, nire ustez kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu behar dugu aurrena, ikaragarrizko energia gastatzen baitugu horretan.

Etxean energia kontsumoa murrizteko neurririk hartu al duzue? (Adibidez: berogailua gutxiago piztea, etxea hobeto isolatzea (leihoak aldatuta edo fatxada berrituta), argia gutxiago piztea, kotxea gutxiago erabiltzea...)
Gure kasuan, berogailua kontzienteki askoz gutxiago pizten dugu. Eta etxea isolatuta daukagu, ondo dauzkagu leihoak eta fatxada, etab… Argia gutxiago pizten dugu (itzalita daudela egiaztatzen dugu…). Kotxea biok behar dugu lanerako, beraz, kopuru hori ezin dugu murriztu.

Zure etxeko argindarra eguzki plaken bidez sortutako energiarekin lortzeko aukera bazenu, egingo zenuke?
Nik uste dut egingo nukeela. Aukera izango banu, plaka horiek instalatzea eta bertatik energia ateratzea, ni ados egongo nintzateke.

Zure kotxea elektrikoa al da? Ez bada, zergatik ez duzu aldatu? Baldin bada, zergatik aldatu duzu?
Ez, ez daukagu kotxe elektrikoa. Oraindik kotxe horiek oso garestiak baitira eta aurrerapauso gehiago egin behar dira. Kotxe horiek mantentzeko infraestruktura handia behar da eta nik uste oraindik ez dagoela prest.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide