Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Dena kontsumoari bideratuta dago, eta hau aldatzeko gizarte eredua aldatu beharko litzateke"

Iera Urkidi 2023ko mai. 1a, 00:00

Jokin Urkidi Zumaiarrari galdetu diogu 2050ean zumaia nolakoa izango den, gehienbat energiaren aldetik. 

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Esaten erraza, egiten zaila. CO2-a sortzen duten produktuak gutxiago erabiliz. 

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Ez dut uste, gu bizi garen gizarte kapitalistan ezin da. Dena kontsumoari bideratuta baitago, eta hau aldatzeko gizarte eredua aldatu beharko litzateke, argi eta garbi gainera.

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Gaur egun ez, asetzea agian bai, baina beste energia garbi mota asko sortu beharko lirateke.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Ez da gai erraza, energia garbia nahi badugu, eolikoak behar dira baina inork ez du nahi balkoira irten eta eolikoak ikusi etxe aurrean. Denok nahi dugunez energia eolikoa, norbaiti tokatu beharko zaio hauek ikustea. 

Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Baditut nire dudak kotxe elektrikoari buruz. Kotxeak ez du CO2-a isuriko, baina hau kargatzeko behar den energia sortzeko ez bada energia garbia, CO2 asko sortuko du. Hala ere, honen bateriarekin zer egingo den da nire ardura handiena. Botoi motako pila batek 10 mila litro ur kontamina baditzake, kotxearenak zenbat kontaminatuko ote ditu? Ez nago oso ziur kotxe elektrikoetara pasatzeari buruz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide