Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Gure kontsumo-ohiturak aldatu behar ditugu"

Iker Unanue 2023ko mai. 1a, 00:00

Zumaia 2050ean nolakoa izango den jakiteko hainbat elkarrizketa egin ditugu herritarren artean, energiaren gaiarekin lotuta. Hau Luis Unanueri egindako elkarrizketa da, bertan energia-iturrien inguruan eta horietako askok sortutako kutsadurari nola aurre egin galdetu diogu.

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko isurtzen den CO2 kantitatea murriztu behar da, nola egin daiteke hori?
Nik uste dut gure kontsumo-ohiturak aldatu behar ditugula, saiatu behar gara gutxiago kontsumitzen, hurbilagokoa kontsumitzen, kontsumitzen dugunari ahalik eta bizitza gehien ematen, birziklapena zabaltzen… Ohitura horiek aldatu behar ditugu, horrek gainontzekoek bide berdina jarraitzea behartuko baitu.

Kontsumo-ohiturekin lotuta, uste duzu erabiltzen dugun energia kopurua murriztea posiblea dela?
Posiblea ez dakit, baina derrigorra da, bestela honek ez dauka amaierarik. Ez gara kapazak izango horrela jarraitzeko, munduak ez digu ematen gehiago, gure kontsumo-bolumena murrizten saiatu behar gara.

Zure ustez energia iturri garbiak bakarrik erabiltzeko prest gaude?
Ez nago ziur, kontsumo bolumen eta maila batzuetara ohituta gaudelako, eta horrek ematen digu bizitza nibel bat ez dakidana kapazak izango garen onartzeko kontsumoa jaitsita galtzeko, ez nago seguru.

Zer uste duzu dela beharrezkoagoa, kontsumitzen dugun energia kantitatea murriztea edo, CO2 kantitatea murrizteko, energia iturri garbiak erabiltzen hastea?
Nire ustez denak lotuta doaz; energia-iturri berriztagarriak erabili behar ditugula, gutxiago kotsumitu behar dugula etab. esaten dugu, baina gero ez ditugu pausoak ematen hori betetzeko, horrek askotan nibela galtzea ekarriko duelako, kontsumo maila jaistea, kotxea gutxiago erabiltzea… eta ez dakit horretarako prest gauden, baina egon beharko genuke.

Energia iturri garbiekin lotuta, uste duzu prest gaudela mendietan edo itsasoan eolikoak jartzeko?
Egon beharko genuke horretarako prest, energia berriztagarriak erabili nahi baldin baditugu, eta horren apustua egin nahi badugu, guk ere gure instalazioak egin beharko ditugu, infraestruktura horiek muntatu. Gainera, nik uste dut garrantzitsua dela gure energia guk kontsumitzea, eta egin beharko genukeela.

Lehenago esan duzu, autoak gutxiago erabiltzen hasi beharko ginatekeela, CO2  kantitate oso handiak isurtzen dituztelako. Zure iritziz, kotxe elektrikoak erabiltzea estrategia ona da horri aurre egiteko?
Estrategia ona da petrolioarekin dabiltzan kotxeak utzi eta elektrikoetara pasatzea; baina ezin duguna egin, elektrikoak direnez, pentsatu libre gaudela, elektrikoak ez duelako kutsatzen petrolioak bezala. Kotxearen erabilera murriztu egin behar da, kotxe elektrikoak ere izango dituelako bere kutsadurak, beste modu batekoak, baina izango ditu. Nik uste dut murriztu egin behar dela kotxearen erabilera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide