Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Nahiago nuke eolikoak urrunago baleude, desgaitutako lekuetan, baina hori ezinezkoa balitz, dena planeta garbiago batengatik izango litzateke"

Maialen Canales 2023ko mai. 1a, 00:00

Zumaian bizi den emakume bat elkarriztatu dugu: Nagore Silva. Bere ustez 2050ean Zumaia nolakoa izango den galdetu diogu, bereziki energiaren inguruan. 

Europan daukagun kontsumo energetikoaren maila mundu osora hedatuko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzezaizu?
Ez, energia gehiegi kontsumitzen dugulako eta askoz ere erabilera arduratsuagoa egin beharko genukeelako etorkizuneko planeta hobea izan dadin.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kantitatea murriztea? Zer egin dezakegu?
Daramagun bizi-mailarekin (energia asko kontsumitzen dugu) zaila da, baina, hala ere, nik uste dut posible dela denok gure aldetik jartzen badugu gutxiago kontsumitzeko eta energia garbiagoak, energia berriztagarriagoak, jasangarriagoak bilatzen eta inbertitzen.

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, ala beharrezkoa den energia kanpotik ekartzea onargarria da?Gaur egun, oso zaila ikusten da, baina tira, herri bakoitza bere energia sortuz buruaskia izango balitz, askoz ere jasangarriagoa izango litzateke eta horretara joan beharko genuke.

Prest egongo zinateke gure herriko mendietan eolikoak jartzeko? Eta itsasoan?
Nahiago nuke urrunago baleude, desgaitutako lekuetan, baina hori ezinezkoa balitz, dena planeta garbiago batengatik izango litzateke.

CO2 gutxiago erabiltzen dugu norberaren autoaren ordez garraio publikoan. Garraio publikoa erabiltzeko ohitura duzu?
Bai, egunero erabiltzen dut. Eta bai, erabilera askoz jasangarriagoa da, eta orokortuagoa balitz, denon artean ingurumenari askoz gehiago lagunduko genioke; beraz, guztion artean pentsatu eta hausnartu beharko litzateke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide