Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Gure aukeren gainetik bizitzen jarraitzen badugu, beste herrialdeetako baliabideak agortuz joango gara, gure ekoizpenak ez direlako nahikoak izango. Azkenean, ekoizten dena baino gehiago kontsumitzea da arazoa eta hau da saihestu behar dena, gutxiago kontsumitzen saiatzea da kontua eta bertako ekoizpena garatzea.
Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Nik baietz uste dut. Kontzientzia gehiago izan behar dugu, eta kontu gehiago izanik, behar duguna baino gehiago ez kontsumitzen saiatu behar gara.
Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?
Nire ustez egokiena ekoizpena bertan egitea da, gastu gutxiago suposatuko duelako, beti ere neurri ekologikoak kontuan hartuz.
Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Arau batzuk jarraituz eta bai mendietan eta baita itsasoko bizia arriskuan jarri gabe ere, energia garbiak erabiltzea egokia iruditzen zait.
Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Gero eta gehiago erabiltzen saiatzen gara. Merkeagoa bada eta diru laguntzak baldin badaude, jende gehiagok erabiliko dituela ziur nago.