Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Erabat enegiaren menpe gaude"

Haizea Aldazabal Gabarain 2023ko mai. 1a, 00:00

Amaiur Aldazabal Ortueta Aizarnazabal herriko biztanle bat da eta energiari eta klima aldaketari buruzko elkarrizketa bat egin diogu. 

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Lan zaila da. Gure bizitzeko ohitura gehienak aldatu beharko genituzke. Hortaz aparte, gizartearen jarrera eta jokaera mundu mailan ere aldatu beharko litzateke.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Horixe, lehen esan dizudan berdina. Ez. Erabat enegiaren menpe gaude: telebista, elektrodomestikoak… eta aldian aldian gehiago behar dugu edo gehiagora ohituta gaude. Orduan, oso zaila ikusten dut.

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Agian bai, baina horrek eragingo luke guk nahi ez ditugun gauza asko puskatzea. Adibidez: itsasoa, mendiak… eta beste uste ez ditugun gauza asko.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bai. Baldin eta paisaia aldetik edo egiten diren gauzak logika baten bitartez egiten badira eta egokiak baldin badira, bai. Behar ditugun energia iturriak, ez denak, baina zati handi bat berrizatagarrietatik ateratzearen alde nago.

Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Ez. Azken finean elektrikoa bultzatzen ari da, baina elektrikoak berak ere baditu bere material kalteak: pilak nonbait egin behar dira, etab. Gauza horiek ez dira ongi ikusten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide