Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, baina inork ez du nahi horretarako bere paisaia izorratzerik"

Izar Iruretagoiena 2023ko mai. 1a, 00:00

Aintzane Etxabe elkarrizketatu dugu energiari buruz duen iritzia jakiteko.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Ez zait batere bidezkoa iruditzen. Egia esan, ez neukan datu honen berri eta lotsagarria iruditu zait.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, nire ustez beharrak murriztu beharko genituzke. Azkenean, gure bizi mailan dirua soberan daukagu nahi dugunean gastatzeko eta kapritxo askotan gastatzen dugu. Kapritxo horiek kontsumoa asko handitzen dute eta, nire ustez, gutxitu egin beharko genituzke.

Horrez gain, berogailuek, lehorgailuek eta horrelako aparatuek asko kontsumitzen dute eta gutxiago erabili beharko genituzke. Kaleko argiek ere asko kontsumitzen dute, nire ustetan.

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?
Nire ustez, herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, baina inork ez du nahi horretarako bere paisaia izorratzerik.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Egia esan, ez nuke nahi gure mendietan eolikoak jartzerik. Itsasoan eolikoak jartzeko ere ez nengoke prest, baina beharbada beharrezkoa da guretzat.

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Garraio publikoa sarritan erabiltzen dudan arren, kotxea ere asko erabiltzen dut.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide