Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Garrantzitsuena jendearen kontzientzia maila handitzea da"

Oihan Fuentes 2023ko mai. 1a, 00:00

2050ean Zumaia nolakoa izango den jakiteko Angela Cansecori elkarrizketa egin diogu energiari buruz.

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Nik uste dut egin beharko litzatekeen lehenengo gauza jendeak arazo honi buruz kontzientzia hartzea dela. Pixka bat egin behar da gai honek duen garrantzia aitortu, eta, pertsona bakoitzak eman behar ditu pauso txiki batzuk, nahiz eta txikiak izan, denok ematen baditugu, azkenean, guztion artean pauso hauek handiak izango baitira.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Lehen esan dudan bezala, berriz ere errepikatzen dut: garrantzitsuena jendeak kontziente pauso txikiak ematea da. Adibidez, etxeetan argi guztiak piztuta eduki beharrean kontuan edukitzea eta gutxiago piztea. Berogailua ez edukitzea egun guztia topera, garraio publikoa erabiltzea… Egunero jende asko joaten da lanera bakoitza auto batean eta hau ekidin daiteke garraio publikoa erabiliz edo autoa konpartituz. 

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Ez dakit, ez dauzkat datu zehatzak erantzun honi era zuzenean erantzuteko. Nik uste dut ez dela nahikoa izango, baina parteka daitezke eta energia garbi hauek eta orain arte dugun bizimodua partekatuz, bai hobetuko litzatekeela.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?

Egia esanda, mendietan haize errota hauek ikusten ditudanean ez zait batere gustatzen daukan inpakto bisuala, eta itsasoan ez litzaidake asko gustatuko ikustea, baina, mejora izugarria nabermenduko balitz… Nik, hala ere, uste dut ez direla agian hasiera batean pentsatzen zen bezain eraginkorrak, baina berriro esaten dut, nire ustez eta puntu garrantzitsuena, jendearen kontzientzia maila handitzea da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide