Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Gizarte eredua aldatzeak urteak eramango lituzke, baina nik uste dut posible dela"

Unai LarraƱaga 2023ko mai. 1a, 00:00

Energiari eta klima aldaketar buruzko galderak erantzun ditu Kristina Eizagirre zumaiarrak.

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Urteak doaz esaten murriztu egin behar dela, baina eraginkorrena CO2 isurtzen duten industriak, kotxeak, trafikoak… murriztea izango litzatekela iruditzen zait.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Gizarte eredua aldatzeak urteak eramango lituzke, baina nik uste dut posible dela, azkenean hori nahi izatea bakarrik behar da. Hala ere, industrian potentzia handia dago hori limitatzen duena.

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Nire ustez bai, baina lurralde bakoitzak egokien etortzen zaiona egin behar du.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Niri iruitzen zait gure mendietan eolikoak jartzea ez dela egokia. Itsasoan, olatuek sortzen duten energia hori hartzea edo turbina bidez egitea agian egokiagoa izan daiteke, baina mendietn ez dakit.

Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Hasiera batean bai, baina nik galdetuko nieke, ea kotxe elektriko hauek dauzkaten bateriak eta fabrikatzeko behar diren materialak nondik atera behar dituzten eta bateria hauek behin 10 urte pasata nola birziklatu behar diren edo zer egin behar den bateria horiekin. Nik dakidanez oso kutsakorra da bateriak berriz jasotzea, eta ez dakit oso garbia den hori.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide