Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Gobernuek eta udalek formula egoki bat bilatu beharko lukete herriaren tamainaren arabera"

Andoni Harys Palawo 2023ko mai. 1a, 00:00

Zumaian energia kontsumoa nolakoa izango den jakiteko hainbat elkarrizketa egin ditugu herritarren artean. Hauxe da John Palawori egindakoa. 

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Kontsumoa kultura bat da eta zaila izango da arazo hau gelditzea, aztertu egin beharko da, eta jendeari alternatibak proposatu beharko zaizkio. Kontsumismoan eraikitako gizarte bat gara, eta handitzen jarraituko du, ez da miraririk gertatuko.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Honen konpobidea aurkitzeko jendearen diru sarrerak ikusi beharko lirateke. Familia bakoitzak arazo ezberdinak dituzte, eta gizarte kontsumoa ekonomiaren parte da; jendeak ez badu kontsumitzen, oso zaila izango da ekonomia mantentzea. Kontsumoa limitatzea eta jendea hezitzea izango litzateke estrategia on bat, nire ustez.

 Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea.
Energiaren alderdia Estatuarena da eta ez herritarrena, orduan gobernuek eta udalek formula egoki bat bilatu beharko lukete herriaren tamainaren arabera; hau da, kontsumitzaileen eta herritarren nahien arabera. Gaiari buruz pixka bat hitz egin beharko lukete.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Energia berriztagarrien teknologia, oso jasangarriak dira; baina aldiz puntako teknologia eskatzen dute eta gainera asko balio dute, orduan, oso zaila izango litzateke hau egitea. Agian, pixka bat itxaron beharko zen jendea maila honetara heltzeko, baina momentuz ez dut uste dena posible denik alderdi honetan.

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura.
Garraio publikoa alternatiba bat da, baina haratago joan beharko ginateke, adibidez: urbanizazio bat sortzea, sentsibilizazioa lantzea, herria kutsadurari buruz hezitzea, etab.  Jendea beti animatuko da kotxearekin bidaiatzera,  horregatik garraio publikoa, merkeagotu egin beharko litzateke eta alternatiba gehiago eskeini beharko dira eta jendeak ez badu erabiltzen erosotasunarengaitik eta puntualtasunarengaitik da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide