Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Horrela bizitzen jarraitu nahiko bagenu, geroz eta energia gehiago gastatuko genuke"

Iratxe Ostolaza 2023ko mai. 1a, 00:00

Energia kontsumoari buruzko iritzi desberdinak jaso ditugu, eta hau izan da Xabier Ostoalazarena.

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Lehenengo, ibilgailuen erabilera murriztu beharko genuke.                         Gero, tailerretan kea sortzen duten gauzak ekiditu. Azkenik, energia berriak erabili; bai energia eolikoa, eta baita eguzki energia ere.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, noski posible dela. Konponbide bat, jendeak energia gutxiago gastatzea eta gauza batzuk utzi beharra izan daiteke, gaur egun erabiltzen dugun energia kopurua murrizteko.

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Ez, guztiz ezinezkoa. Lehengo iturriak eta iturri berriak beharko genituzke. Aintzinako energia iturria, nuklearra, garrantsitzuena eta merkeena da; eta hori kenduz gero, ezingo genuke aurrera jarraitu.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bai noski. Horrela bizitzen jarraitu nahiko bagenu, aurrerago energia gehiago gastatuko beharko genuke. Orduan, beharrezkoak dira energia sortzeko moduak handitzea; bai energia eolikoak eta bai eguzki energiak. Berdin du nondik lortu: itsasoatik, adibidez.  Eta eguzkiaren energia, teilatuetan plakak jarriz edo eguzki plaken parkeak sortuz. 

Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?

Niretzat, oso estrategia txarra da. Kotxe elektrikoarekin ezinezkoa da bidai luzeak egitea. Adibidez, asko bidaiatzen duen perstona batek, hilabetean 5.000 km egiten dituena, kotxe elektrikoarekin hori ezin izango luke egin. Orduan, gauzarik praktikoena eta onena, kotxe elektrikoa aukera bat izatea, eta beste guztiak, gasolinazkoak, gasoilekoak edo orain ateratzen ari diren hidrogenozko kotxeak izatea izango litzake. Onena denak nahastu eta aukera denak erabiltzea izango litzake.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide