Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Argi dago kotxea azkarragoa dela, baina kutsadura askoz gehiago sortzen da bakoitzak bere kotxea erabilita"

Jare Olaizola 2023ko mai. 1a, 00:00

Ainize Martinez herritarrari energia kontsumoari buruzko elkarrizketa bat egin diogu.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Ez, ez zait bidezkoa iruditzen, ondasun natural guztiak bukatu egingo lirateke eta ondorio larriak izango genituzte, adibidez argindarrik gabe, kalefaziorik gabe, garraiorik gabe geratuko ginateke.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energikopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, energia berriztagarriak jarriz, kontsumo baxuko bonbilak erabiliz, karbono isurketak murriztuz, etab.  Baina ez hori bakarrik, energia eraginkortasunak baliabide pubikoen erabilera optimizatzen lagun dezake, askotan baliabide publikoak urriak baitira. Energia kontsumo maila murrizteko guk ere hainbat gauza egin ditzazkegu etxean: geletan ez bagaude, argiak itzali; iturria itxi hortzak garbitzen ari garenean, edo bainatu beharrean dutxatu…

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea? 
Teorian bai, kanpotik ekartzeak kutsadura handitzen du eta horren ondorioz herrian eginda baino garestiagoa ateratzen da. Laburbilduz herrian sortzea askoz errentagarriagoa da, baina beti ez da eramangarria.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Energia herriko biztanleentzat bada bai, baina kanpokoei saltzeko bada ez. Itsasoan ere jarriko nituzke, mendietan baino lehenago, gehien bat mendietan jartzeko lurrak puskatu behar direlako eta itsasoan jartzean ez genuke ezer kaltetuko.

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?  
Egunero erabiltzen dut, trenez edo autobusez ibiltzen naiz, oso gutxita joaten naiz kotxez lanera. Argi dago kotxea azkarragoa dela, baina kutsadura askoz gehiago sortzen da bakoitzak bere kotxea erabilita, horregatik saiatzen naiz garraio publikoa gehiago erabiltzen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide