Nolako herria: elkarrizketak 2023

"CO2-a gutxitzea estrategia global bat izan beharko luke munduko herrialde guztien artean"

Maren Manterola Rodrigo 2023ko mai. 1a, 00:00

Miguel Manterola Sorrarainek bere iritzia emango digu 2050ean Zumaia nola ikusiko duen klima aldaketak eragindako ondorioengatik.

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori? 
Garraiobide garbiagoak erabiliz eta sistema energi ekoiztaileak gutxiago kutsatuz lortuko genuke atmosferara CO2 kopurua murriztea.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Gaur egun daukagun gizarte ereduan ezin dezakegu gutxiago murriztu eta ezin dezakegu energia gutxiago erabili. Egin beharko genukeena eredua eraldatzea da. Eredua eraldatzeko bizitzeko era aldatu beharko genuke gutxiago kontsumituz.

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin? 
Gaur egun ez da posible baina etorkizun batean posible izango litzateke energia sortzeko baliabide garbiak edo naturalak ipiniz.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bai. Mendian eta itsasoan zentral eolikoak ipintzeko prest egongo nintzateke. Baina horrek erregulatuta egon beharko luke eta ez kontrol gabe ezarri.

Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Bai, baina kotxe elektriko horrek erabiltzen duen elektrizitatea era naturalean lortu behar da eta ez gasekin kutsatuz. Bestalde Europak bakarrik ezarriz gero pisu gutxi du mundua gutxiago kutsatzeko; CO2-a gutxitzea estrategia global bat izan beharko luke munduko herrialde guztien artean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide