Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Modu asko daudela iruditzen zait. Nik uste dut bakoitzaren ekarpena nahiz eta txikia izan oso garrantzitsua dela kasu honetan. Adibidez: oinez edo bizikletaz mugituz herritik eskolara edo lanera joatean, bakoitzaren autoa hartu beharrean, oinez joanez edo garraio publikoa erabiliz.
Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, dudarik gabe murriztu daiteke. Behar ez ditugun argiak itzaliz, uraren kontsumoa murriztuz… Mila aukera daude, eta lehen esan bezala, bakoitzak ekarpen txikia izanagatik denok egin behar dugu.
Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Bai, ondo erabiliz gero, nik uste dut posible litzatekeela.
Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Ez zait ideia hori oso aproposa iruditzen, ez mendian eta ez itsasoan ere. Agian beste aukera batzuk aztertu beharko lirateke.
Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Epe motzera, agian bai, baina luzera ez zait estrategia ona iruditzen sortuko dituen kalteak kontuan hartuta ez duelako konpentsatuko. Adibidez, bateria elektriko horien bizia amaitzean sortuko duten kutsadura ez dut uste guztiz kontuan hartzen ari denik.