Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Ez lizaidake gustatuko gure paisaia eoliokoz beteta ikustea"

Maddi Uzkudun 2023ko mai. 1a, 00:00

Zumaia 2050ean nolakoa izango den jakiteko elkarrizketatu dugu Maider Saizabal, bereziki energiaren gaiaren inguruan.

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Garraio publikoa (batez ere trena, metroa edota tranbia) gehiago erabiliz. Kotxeen kasuan, erabilera aldatu beharko genuke. Banaka ahal den gutxiena erabili eta ahal den kasuetan elkarbanaketa sustatuz. Kotxe elektriko gehiago izan ahala, CO2-aren isurketa ere murriztu egingo da. 

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu? 
Bai, noski. Kalifikazio energetiko ona duten elektrogailuak erosiz, epe luzera aurrezten lagunduko digute. Geletatik irtetean argiak itzal ditzakegu, ze ohitura handia dugu piztuta uztekoa. Isolagailu ona duzula ziurtatuz (leihoetan, ateetan..). Kontsumo baxuko argiak erabiliz. Argiak, denbora guztian piztuta eduki beharrean, leku publikoetan sentsoreak erabil daitezke behar denean bakarrik piztu daitezen.

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin? 
Uste dut baietz. Herrialde gutxi batzuetan jada %100ean erabiltzen dute, eta beste herrialde askotan ere %80an erabiltzen da, beraz posible da.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan? 
Egia esateko, ez lizaidake gustatuko gure paisaia eoliokoz beteta ikustea. Ez mendietan, ezta itsasoan ere.

Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu? 
Bai, estrategia ona iruditzen zait, baina epe luzera begira. Oraindik lan asko dago egiteko (kotxeen autonomia zenbait kasutan ez da behar adinakoa, karga azkarreko entxufeen sarea ere beharrezkoa da, eta abar).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide