Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Internet bidez erosita etxera bertara ekartzen dizute produktua; herriko dendak ematen digu beste gertutasun bat"

Mikel Arrizabalaga 2024ko ots. 1a, 10:15

2050. urtean Zumaia nolakoa izango den, zer aurreikusten duen esan digu Ana Iraolak. Tokiko merkataritzari buruz hitz egin dugu.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Saltoki handietan edozer klasetako gauzak bertan ditugu, leku batetik bestera joan gabe eta, orduan, erosoago da erosketak bertan egitea.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Internet bidez erosita etxera berta ekartzen dizute produktua, baina herriko dendatan erosi behar dugu, herriko dendak ematen digu beste gertutasun bat.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Herriko dendatan beste gertutasun klase bat dugu, azkenean herriko jendeari laguntzen diozu zure erosketak egitean.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Herriko merkataritza oso beharrezkoa da, gure egunerotasuneko gauza guztiak, ahalik eta gehien herrian erosi behar ditugu eta herriari beste bizipen bat ematen dio. Dendak ez badaude kaleak oso triste daude eta kalean giroambeinte bat ikusten da dendak zabalik eta argiak piztuta daudenean.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke
Buruan sartu behar zaigu herrian bertan gauzak erosi behar ditugula. Herria bizirik jarraitzeko denda txikiak behar ditugu eta orduan oso komodoa da online erostea baino beste esfortzu bat egin behar dugu herrian erosteko. Egia da gauza batzuk Zumaian bertan falta direla, baina saiatu behar gera gelditzen diren dendetan erosten, faltan ez botatzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide