Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Merkataritza herri bat bizirik dagoen seinale izaten da"

Sara Moreno 2024ko ots. 1a, 10:23

Zumaia 2050ean nola irudikatzen duen galdetu diogu Rakel Rodriguezi, bereziki tokiko merkataritzaren inguruan.

Joera handia dugu saltoki handietan erosteko, zergatik usten duzu direla hain erakargarriak?
Publizitate-kanpaina asko egiten dituztelako. Diru asko dute publizitatea guri erakargarriagoa egiteko. Adibidez, sare sozialetan ere ateratzen dira iragarkiak, telebistan… Medio askotan. Eta horrek erosteko, joateko, ikusteko… behar hori sortzen digute.

Internet bidez gero eta gehiago erosten dugu, zergatik uste duzu hau ematen dela?
Internet bidez lortu duguna da erraztasun bat, honekin esan nahi dut, pauso gutxi eginda, pantaila piztu, zuk nahi duzun produktua aukeratu, klikatu eta gure etxeetan daukagu segituan. Plataforma hauek eguneko 24 orduetan ditugu, hau da, ez dute behin ere etenik edukitzen.

Indargunerik edo bereizigarririk herriko merkataritzak onlain salmentarekin edo saltoki handiekin alderatuta?
Bai noski, gure tratua da pertsonala, ezagunak gara, herrian bertako dendariek ezagutzen gaituzte. Bestalde, peoduktuak ere ikusi eta ukitu genitzake. Eta era askoz ere pertsonalagoa da.

Zure iritziz, herri bateko merkataritza beharrezkoa da? Zergatik? Ze erakarpen egiten dio herriari?
Nire iritziz bai, oso beharrezkoa da, merkataritza herri bat bizirik dagoen seinale izaten da. Zergatia da, denda hauek funtzionamenduan daude guk geure kontsumoa bertan egiten dugulako, eta horrekin “kate” moduko bat sortzen da: lanpostuak sortzen dira eta kanpotik datorren jendearentzat eskaintza bat egongo da herrian, haiek ere bertan kontsumitzeko.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean?
Gu, kontsumitzaile bezala, ahal den gehien bertan kontsumitu beharko genuke, bertakoei lagundu eta hori dena geure mesederako izango da. Azkenean, haiek haien on guztiarekin jarritako komertzioak dira, eta mesederako eta hobetzeko izango zen bertan erostea.

Azkenik, zer botatzen duzu faltan? Eta zer hobetu beharko litzateke?
Oraintxe dauden kanpaina guzti hauek herri mailan oso ondo funtzionatzen dute. Egia da, asko laguntzen dutela, gabonetako bonoak adibidez. Nik uste dut bide onean goazela, eta neretzat horixe da, kontsumoa bertan egin behar dela.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide