Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak
Saltoki handien abantaila handiena da denda asko egoten direla, behar duzun guztia leku batean daukazula, bidaia bat egiten duzu, behar den guztia erosten duzu eta etxera etortzen zara; azkenean komodidadea. Normalean denda handiak izaten direnez prezioak herriko dendetakoak baino hobeagoak izan ohi dira. Eguneroko janaria kenduta, rropa-eta saltoki handietan erosteko joera handia daukagu.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Interneten abantaila da komodoa dela alde batetik, zu etxean ordenadorerarekin zaude edo lanean bazaude etxera joan aurretik behar duzuna erosten duzu eta hurrengo egunean etxean daukazu; eta bestea, saltoki handietan bezala, prezioarena, interneten mundu guztiko dendetatik eros dezakezu eta batean ez badago bestean edukiko duzu beherapenen bat, orduan prezio onena normalean interneten aurkitzen duzu.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Nik uste herriko merkataritzan abantaila handiena dela jabea bertakoak direla, bertako jendeari ematen diozu lana eta agian arazoren bat baldin baduzu zerbitzua hobea izaten da normalean. Interneten gauzak bueltatzen ibiltzea hori niretzat deserosoagoa da hor korreosera bidali behar duzu. Zentzu horretan, zerbitzua herrikoarena hobeagoa da.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Herriko merkataritzan ekarpen handiena, bat herriko jendeari ematen diozu lana, eta bestea herriari bizia ematen diozula. Zu kalera joaten zara dendak baldin badituzu gero inguruan taberna batzuk badituzu buelta bat ematen duzu, trago bat hartzen duzu… azken finean herriari bizia ematen dio. Azkenaldian ikusten da dendak gero eta gutxiago daudela, dendak ixten ari dira eta lokal utz pila bat ikusten dituzu herrian zehar, eta azkenean ikusten da kaleko bizia pixka bat galtzen ari dela.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Saltoki handietan eta interneten dena eskura hori herri bakoitzean dena eskura edukitzea ezinezkoa da. Orduan zerbitzua, esan dugu nire ustez zerbitzua ona dela eta horrel segitu behar dela eta mantendu egin behar da, eta hori hobetu badaiteke hobetu. Nik ez dakit prezioetan hobetzeko aukera dagoen,azkenean nik uste dut dendariei irabazi tarteak estutzeko eskatzea ez dela bidezkoa. Agian, lokalak erosteko diru laguntzak edo negozio bat jarri behar duenari udaletxeak erraztazunak eman. Lokalak udaletxeak badauzka negozioa ipini nahi duenarentzat, alokairu ekonomiko batzuk edo alokairu txikiak jar daitezke. Nik uste dut hortik joan behar duela, hor inbertitu behar dela. Udalak lagundu egin behar du eta azkenean dendakoak kostu fijoak bajuagoak baldin badauzka prezioak merkeago emango ditu baita berak, bere irabazi tartea galdu gabe. Prezioak jaitsiz gero agian herrian jendeak gehiago erosiko luke.