Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?
Saltoki handiak pentsatuta daudelako jendea erakartzeko, jendearen gustuko gauza asko daude, denda diferenteak eta gauza berezi asko, jendea hara joan eta ondo pasatzeko.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Erosotasun handia delako pantailatik erosi ahal izatea, produktu eta prezio aukera handia dagoelako, eta pentsatzen dut gehienbat erosotasunarengaitik dela. Jendea batik bat erosotasunera ohitzen ari da, etxetik atera gabe pantailatik gauza bat egin eta pare bat egunera etxean edukitzea.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Ba bai, alde batetik giza tratua, saltzailearekin berarekin hitz egin ahal izatea produktuari buruz. Probatzeko gauzak badira probatu ahal izatea, ikusteko ondo duzun edo ez, eta bertako jendeari laguntzea.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, ondo pentsatuta, beharrezkoa da eta herriak merkataritza gabe erdi hilda geratuko litzateke. Baina baita ere teknologiak ekartzen ari da beste ohitura batzuk, eta askotan ez dira onenak baina bai erosoenak. Mantentzen du herria bizirik, herriko erdigunetan dendak daudenean eta jendea ibiltzen denean dendatan erosten, ikusten da herri bizi bat dela, komunidadea egiten du eta gauza on asko dituela pentsatsen dut.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Uste dut era onena jendea konzientziatzea dela, ez da oso erraza, borroka handia dago, baina jendeari erakutsi behar zaio ez badira herriko dendak bultzatzen azkenean, herriak berak galtzen duela bere nortasuna eta izaera. Ez da erraza horri erantzutea, herriko denda txikiek ez dutelako konpetitibitate mailan aurre egitea eta orduan beraien esku dauden baldintzak ondu beharko lirakete, tratua etabar.