Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Herrian ez daukagu behar dugun guztia; nik uste dut horregatik hasi garela dena saltoki handietan erosten"

Elene Mandiola 2024ko ots. 1a, 10:49

Nairara Zubimendiri elkarrizketa hau egitea erabaki dugu, herritarrek Zumaia 2050ean nola irudikatzen duten jakiteko bereziki energiaren gaiari dagokionez.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?
Behar dugun guztia leku bakar batean dagoelako eta batzuetan erosoago egiten delako toki bakar batera joatea, adibidez eguraldi txarra dagoenean.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Erosotasunagaitik, etxetik mugitu gabe erosi ahal dugulako. Prezioak alderatzeko aukera, azkenean, merkeen topatzen dugun tokian erosi ahal dugulako.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai, herriko merkataritzan konfiantza dago dendari eta erosleen artean. Dendariek gehienetan ezagutzen dituzte herritarren beharrak. Adibidez arropa probatu dezakezu eta itzuli erraztasunarekin.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, beharrezkoa da ekonomia sustatzeko, herrian dirua utzi behar da gero herrian gastatu ahal izateko eta horrek ekonomia mugitzen du. Bizitasuna ematen dio, bestela kaleak hutsik egongo lirateke.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Jendeak herrian gehiago erosteko kanpainak, eta udalen eta gobernu aldetik diru laguntzak. Behar dugun guztia ez dugu herrian horregatik komertzio handietara erostera joaten garenean herrian ez duguna eta baduguna erosten dugu herrian erosi beharrean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide