Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak? Bai, joera handia daukagu. Nire ustetan gauzak merkeago aurkitu ditzakegu bertan, baita ere, aukera gehiago dauzkagu. Egia esan, kalitatea txarragoa da herriko dendetan baino.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Internet bidez aukerak eta gauzen balioa asko aldatzen da, erosten dugun lekuaren arabera. Etxetik mugitu gabe erostea, tailen aukera, baita itzultzeko erraztasuna ematen digu, ondo ez bazaigu geratzen.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai, adibidez, denetarik aurkitu dezakegu, balioaren desberdintasuna eta abar.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, herriko eta kanpoko jendeak erosi dezake, herritarrek eta dendariek dirua irabazteko.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Egia esan gauzak merkatuan merkeago jarri ahal izatea, horrek jendea erakartzen du erostera, gauzak merkeago izango balira arropen kalitatea jaitsiaz jendea gehiago animatuko litzateke erostea.