Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Denda asko egoteaz gain, gehienetan, denetik aurki dezakezu. Saltoki handietara erosketak egitera joatean, ez zara gauza konkretu bat erostera bakarrik joaten, denetarik erostera joaten gara.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Herriko dendetan erostearen antzekoa da produktu aldetik; hala ere, Interneten, denetik dago, produktua bilatzailean jartzea baino ez da behar. Eta agian produktu hori ez dago salgai herriko dendetan. Internetez erostearen beste abantaila bat da, etxetik atera gabe klik batean erosketa ugari egin ditzakezula.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Nik uste dut, herriko merkataritzak gertutasun handia ematen diola herriari, konfiantza handia ere bai eta badakizu produktuaren jatorria.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Herriko merkataritzak bizitza asko ematen dio herriari, bestela herriak bizitza guztia galduko luke, eta lehen aipatu dudan bezala, konfiantza eta gertutasun handia ematen dio herriari.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko
Galdera hau erantzuteko zaila da, baina nik uste dut jendeak herrian gehiago erosiko balu, ze azkenean nik uste herriko dendetan gure beharrak asetzeko adina produktu eskura ditzakegula. Baina azkenean ohitura kontuak dira, jendeak herrian gehiago erosteko joera eduki edo hartuko balu, ez litzateke hainbeste arazo egongo.