Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Herri bat dendarik gabe ez da herri bat, herria hil egingo litzeteke"

Laida Ezenarro 2024ko ots. 2a, 10:45

Nekane Urbieta elkarrizketatu dugu, herriko merkataritzari buruz zalantzan dauden gai batzuk argitu eta nolako etorkizuna ikusten duen jakiteko.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Saltoki handiak erakargarriak dira, oso erosoa delako bertaraino gure kotxeekin heltzea; gure kotxea bertan aparkatu eta saltoki-gune berdinean dauzkagulako behar ditugun denda guztiak eta dena oso erosoa da. Oso eskura dago dena.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Erosotasunagatik berriro, erosotasuna, etxetik erosteko aukera eguneko 24 ordutan, edozein momentutan, eta momentuan ordaindu eta etxeraino iristen zaizkigu produktuak. Abantaila da, edozein momentutan erosten dugula guk bakarrik, geuk aukeratutako produktuak, gure etxean, gure erosotasunean.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Indargunea handia, herriari bizia ematen dio. Herri bat dendarik gabe ezta herri bat, herria hil egingo litzateke.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Behar beharrezkoa herriko bizitzako giroa irauteko. Denda bakoitzak ematen dio herriari, bereizten du herri bakoitza denda bakoitzak. Zara edo Primark edo denda handi hauekin herri denak berdinak dira, berezitasuna herriko denda txikiek ematen dute.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Gu kontzientziatu. Gu erosdunak erostera goazen pertsonak, gu geuk kontzientziatu behar gara herrian erostearekin. Hobetu, ba ez dakit. Nik uste dut gu garela hobetu behar dugunak eta gu ohartu, guk erosten ez badugu herrian, herriko dendak hil egiten dira, itxi egiten dira eta saltki handiek jan egiten dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide