Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Erosteko kultura dagoelako, aldi berean hor artikulu mota asko daudelako.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Internet bidezko erosketak bi oinarri ditu. Lehena, berrikuntza asko dagoela. Batzuetan oso azkar etor daiteke eta etxetik irten gabe. Jendea gero eta gehiago egokitzen da bere artikuluak etxean jasotzeko. Bigarren oinarria, moda.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Saltoki txikiak gero eta mehatxatuago egongo dira, azalera handiek jende gehiago erakartzen dutelako eta gero, batzuetan eskaintzak anitzagoak direlako. Badira aldaketa teknologikoak saltoki horiei eragingo dietenak, hau da, errealitate berrietara egokitzea. Merkataritza tradizionala lehiaren eta lehiakortasunaren bidez desagertuz joango da.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Beharrezkoa da, ez herritarren esku. Udalerri txiki batzuek ez dituzte azalera handi horiek. Beti izan da truke-merkataritza eta gero bizilagunen arteko elkarbizitza.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Tokiko produkzio ekonomikoa, eta gero komunitatea auzoa da. Hau da, babes kontua da. Bakoitzak bere herrian duena pixka bat babestu nahi badu, sortzen duena kontsumitu behar du. Bertako produktuen ekoizpena, jendeak eredu iparramerikarra pixka bat kopiatzeari uzten badio, nik uste dut egingarria dela. Supermall eta beste guztiak globalizazioaren parte direlako. Gero eta gehiago imitatzen da kontsumo eredu iparramerikarra.