Lege hori kontutan hartuta eta kalean bizi diren katuen kontrolik gabeko hazkuntzarekin dagoen problematika ikusita, ZUMIAUKA sortu zen.
Zumiauka 2023ko martxotik legez eratutako elkartea da, non, bertan, elikatze-lanak egin ditugun gaztelaniaz 'CER' deitzen zaion metodoa aplikatuz (Harrapaketa, Esterilizazioa, Markatzea eta itzulera, gaztelerazko siglatan). Horrez gain, bide publikoan zaurituta aurkitu ditugun katuak lagundu, horiek harrapatu eta jada kalean bizirik iraungo ez duten katuei harrera etxea, edo behin behineko etxea, bilatzea izan da gure lana, besteak beste.
Hau guztia gure ahalegin, denbora eta dirutik. Legaren VI. kapituluak (katu-koloniak) zera dio: "Kontutan hartu beharreko beste eginkizunen artean, tokiko gobernua izango da populazio kontrola, mapaketa eta aske dauden katuen erroldaren erantzukizuna bere gain hartuko duena. Horrez gain, bere gain hartuko ditu, baita ere, herritarrei gure kaleko katu koloniak kudeatzeko programei buruzko prestakuntza eta informazio kanpainak".
Horrez gain, katu komunitarioaren kontzeptua hartzen du bere gain, giza inguruneetan bizi den katu askearena, alegia. Izan ere, katu horiek ez daude prest behin behineko etxe batera joateko, bere sozializazio eza dela bitarteko, eta horrenbestez, tokiko erakundeei dagokie erkidegoko katu hauek maneiatzea. Horretarako, katu koloniak kudeatzeko programak garatu beharko dituzte, eta autonomia erkidegoak, berriz, udal-mugarteetan dauden koloniak kudeatzeko gutxieneko prozedura eta protokoloak sortu beharko dituzte metodo ez hilgarriak erabiliz. Hau da, lehen aipatutako 'CER' metodoan oinarrituta. Era berean, zeregin horietan guztietan zerikusia izan dezaketen guztiei abisatuko zaie. Besteak beste, Ingurumen teknikariak, udaltzaingoa eta, oro har, komunitatea.
Lege honetan oinarrituta, sei aldiz baino gehiagotan bildu gara alkate eta ingurumen teknikariarekin. Kudeaketa-konpromisoak hartu ziren bertan, gaur egungo inolako emaitzekin bat ez datozenak.
Halaber, erantzun hutsak jaso ditugu, eta itxaroten jarraitzen dugu, inolako datarik gabe, abian dauden beste proiektu batzuk amaitu arte. Eta zoritxarrez, lehen baino zailtasun handiagoak ditugu prozesuetan: bide publikoan hildako animaliak ez biltzea, udaltzainek auzo gatazketan esku ez hartzea eta ez kudeatzea, eta zauritutako animaliei laguntzeko ekintzarik ez egitea, besteak beste.
Zumiaukatik gure asmoa udalaren eta udaltzaingoaren eskutik lan egitea da, komunitateko katuen alde lan egokia egin ahal izateko. 'CER' metodoa ezartzea, besteak beste, katuen populazioa murrizteko. Izan ere, hori egin ezean, gainpopulazio-arazo larri bati aurre egin beharko genioke. Batez beste, katu eme batek hiru alta ditu urtean, eta bakoitzean sei katakume izatera hel daiteke. Hau da, urtean hemezortzi katu berri inguru izango genituzke eme bakoitzeko.
Horrez gain, baliabide ekonomikoak behar ditugu harrapaketa, segurtasun material, albaitaritza tratamendu, esterilizazio eta elikaduran sortutako gastu guztiak estaltzeko. Aldi berean, leku seguru bat ere behar dugu, harrapatutako katuei harrera etxe modua egingo diena, beraien bizitza kalean arriskuan dagoelako, kirurgietatik errekuperatzen hari direlako edo behin behineko etxe bat bilatzen hari garelako.
Udalaren baimena ere eskatzen dugu, lehenik eta behin, elkarteko boluntarioek katu koloniak elikatu ahal izateko, eta bigarrenik, adoptagarriak ez diren katuentzako leku seguru bat bermatzeko, non bertan komunitateari ez zaion utziko bertako katuak elikatzen, katu gehiago abandonatzen, edo beraien segurtasuna eta lasaitasuna arriskuan jartzen. Hau guztia EuskoLegebiltzarrak ekainaren 30ean onartutako legeak babesten du (V. kapituluko 28. Artikuluan: “Hiri kolonia felinoak”.
Amaitzeko, gonbidapen bero bat luzatzen diogu Zumaiako komunitateari gure elkartearekin bat egin dezan, erreskateetan edo ekitaldietan boluntario izanez, albaitariarengana edo harrera-etxeetara doazen katuentzako garraio solidarioa eskainiz, elikagaiak, dirua edo katuentzako manta, etxe, janari edo dirua emanez, edo aldi baterako edo behin behineko etxe izanez.
Informazio guztia gure sare sozialetan aurki dezakezu.
- Facebooken: Gatos Zumaia (Zumiauka)
- Instagramen: @gatoszumaia
- WhatsApp bitartez: 667 53 73 50