Juan Luis Blanco: "Euskal grafian oinarrituz, bi tipografia sorta egin ditut: 'Harri' eta 'Basati'"

Kristina Berasain Tristan/Berria 2024ko eka. 12a, 13:30

Juan Luis Blanco artxiboko argazkian.

Blancok hamar familia tipografiko sortu ditu, bere aldaerekin, batzuk alfabeto ezberdinetan; latinoa, grekoa, zirilikoa, arabiarra eta tifinagha: "Tipografiak duen xarma da mezuak osatzeko balio duela".

Aitak egiten zituen errotuluei begira geratzen zen txikitan. Orain lanbide bihurtu du arte hori. Arte Ederrak ikasi ostean, diseinu grafikoan aritu zen, baina bidean kaligrafia eta tipografia topatu zituen. Juan Luis Blanco (Zumaia, Gipuzkoa, 1967) tipografia diseinatzailea da.

Oraindik errotuluei begira?

Bai. Lagunak maiz geratzen dira kalean bakarrik hizketan, errotulu bati begira geratu naizelako.

Txikitatik zaude liluratuta letren formekin...

Aitari begira ikasi nuen letrak eskuz margotzen. Oraindik ikusten ditut herriko hainbat lekutan orduan margotutako kartelak. Irakaslea zen aita, baina margotzea eta errotuluak egitea gustatzen zitzaion. Nerabezaroa musika taldeen logotipoak margotzen pasatu nuen: Scorpions, ACDC, Saxon... Oso heavy-a nintzen. 

Zuk ere egin izan dituzu errotuluak.

Noizean behin eskatzen didate. Badakite zertan aritzen naizen. Izenak, prezioen zerrendak, bertsoak... Denetarik idatzi dut. Beduola elkarteak zaharberritzen dituen ontzien izenak ere margotu ditut. Oso gustura egiten ditut lantxo horiek, ordu asko pasatzen ditudalako ordenagailuaren aurrean, eta eskuak zikintzeak badaukalako bere xarma.

Hemen irakurri daiteke elkarrizketa osorik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide