Ar eta emeen arteko desberdintasunak oso nabariak dira, emeak kolore apalagoak ditu, arrak, aldiz, kolore biziagoak, eta kumatze garaian are biziagoak dira, emearen arreta bilatzeko xedearekin. Kantari fina da, batez ere udaberri eta udaran, eta bere dei horiek oso lotuak daude euskaraz ezagun diren hainbat izen desberdinekin, adibidez Pinpin, Txinpin, Txuin… Neguarekin lotuta, berriz, beste izen hauekin ere ezagutzen da: Neguta, Elur txori, Negutxori...
Euskal Herrian urte osoan zehar ikus daitekeen arren, Europa iparraldetik kopuru handietan etortzen dira negua gurekin igarotzera, eta batzuetan badute ezaugarri bitxi bat migrazio horiek. Sarritan, ar eta emeak multzo desberdinetan banatzen dira beren bideetan, eta emeek hegoalderago murgiltzeko joera izaten dute.
Luzera eta hego zabalera:
14-16 zentimetro eta 24-28 zentimetro.