Europa osoan oso hedatua dago. Gurean, koniferoen basoetan ikus dezakegu (batez ere pinudietan). Nahiz eta ez den oso ugaria, arriskutik kanpo dagoen espeziea da.
Nahiz eta tamaina txikikoa izan, oso erraz ezagutu daiteke duen gandor horri esker, oso nabarmena baita, baina bere zuhurtzia eta kolore apalei esker ederki ezkutatzeko gai da enbor artean, eta begi bistaz ez da hain erraza ikustea, bai ordea entzutea. Zaila da gune horietatik kanpo ikustea; janari beharra badu bakarrik aterako da. Zuhaitzek sufritzen dituzten izurriteetan laguntzaile handia ere bada. Arra zein emea oso antzekoak dira, baina emeak gandor txikiagoa edukitzen du.
Beste izen batzuk: Tximutx, Txamilotx, Burubaltz txiki, Pinu-amilotx, Txamilotx gangardun…
Sedentarioa da guztiz, eta ohikoa da urtero habia leku berdinean egitea. Zuhaitzen zuloak gustuko ditu, eta 4-8 arrautza zuri jartzeko gai da.
Emea txitatzen dagoenean arra arduratzen da emearen elikaduraz, eta txorikumeak jaiotzean, bien ardura izango da txitak aurrera ateratzeko lantegia. Hiru astetan lehen hegaldiak egiteko prest izango dira.
Luzera eta hego zabalera.
11,5 zentimetro eta 17-20 zentimetro.