Buztangorrian dimorfismo sexuala oso nabarmena da: emeak marroi-gris argi koloreak ditu; baita arrak ere, baina askoz ilunagoa da, ugalketa garaian are ilunagoa. Beste berezitasun batzuen artean, ia gorputz osoan nagusitzen zaio kolore beltza. Oro har, oso desberdinak direla esan daiteke, argazkietan ikus daitekeen bezala. Kantari fina ere bada, eta eguna argitu aurretik entzutea ohikoa da.
Beste izen batzuk: Buztanagorri, Haitz txori, Popagorri, Txantxaloka, Itsatsgorri...
Euskal Herrian urte osoan ikus daiteke, eta kumaketa garaian partzialki migratu dezake hegoalderantz, edo altuera baxuagoa duten eremuetara. Harkaitz artean edo eraikinetako zuloetan habia egitea gustuko du. Bi edo hiru txitaldi egiteko gai da, eta emea da habia egiten duena eta inkubazioaz arduratzen dena, 4-6 arrautza jarriz.
Luzera eta hego zabalera: 14-15 zentimetro 23-26 zentimetro.