1. Maitx: Broken legacy club
Musikari, produktore eta DJ zumaiarra. Aizpea Goenagak sortutako film labur batean bere musika propioa jarri zuen eta aukeratu dudan abestia bere lehen diskoko hiru abestietako bat da. Irrikitan nago lehengo urtean irabazi zuen Zumaiako sormen bekarako egiten ari den abesti amaituak entzuteko.
2. Arca: KLK
Alejandra Ghersi Rodríguez, venezuelar abeslaria, konpositorea, disko-ekoizlea, DJ eta modeloa da. Musika elektronikoan, noise-n eta musika esperimentalean espezializatuta dago. Normatibitatea hausten duelako miresten dut. Björk bezalako abeslari famatu askorentzat produzitzen du eta atera dituen single kolaboratiboetatik, Rosaliarekin eginiko hau da nire gustukoena.
3. Stromae: Invaincu
Paul Van Haver abeslari belgikarra nire gustukoenetariko bat da. Urteak neramatzan bere hurrengo diskoaren zain eta 2022an atera zuen Multitude diskoko lehen kantua da hau, beti humore honez jartzen nauena. Bere buruaz beste egiteko sentimenduei buruzko gai sakonak ere lantzen ditu disko honetan.
4. Lido Pimienta: Declare independence
Abeslari kolonbiar-kanadiarra da. Vancouver ikusi nuen jazz jaialdian eta asko gustatu zitzaizkidan bere zuzenekoa eta bere abestien mezuak. Abeslariaz gain, artista plastikoa ere bada, bere imajinarioa zoragarria dela iruditzen zait.
5. Telmo Trenor: Ddillemmahh
DJ, irratilari eta produktore donostiarra. Sateliteak programa eramaten du Naiz irratian. Z8rtziko izena duen bere azken diskoko kanta bat aukeratu dut. Baina aukera izanez gero, disko honen zuzenekoa ikustea gonbidatzen dut jendea, zuzeneko saxofoia eta Kristina Arrazola eta Arturo Rodríguez bideo artistek sorturiko bideoak proiektatzen batira.