Getxoko Andra Mari kiroldegian jokatuko dute asteburu honetan Open Bizkaia boxeo txapelketa. Euskal Herriko eta inguruko autonomia erkidegotako boxeolariak arituko dira lehian Getxoko (Bizkaia) Andra Mari kiroldegian gaurtik etzira bitartean. Gaur final laurdenak jokatuko dituzte, bihar finalerdiak eta igandean finalak.
Zumaia Cuban Boxing klubeko bi boxeolari arituko dira ring gainean lehian: Mady Diame, elite mailan, 63,5 kiloan, eta Jared Chavarria, juniorretan, 63 kiloan. Bientzako ere esperientzia polita izango dela nabarmendu dute klubeko kideek.