Laboaren txoriak

Garrapo eurasiarra

Imanol Manterola 2024ko urr. 19a, 16:00

(Imanol Manterola)

Imanol Manterolak iraileko Zumaiaguka aldizkariko Laboaren txoriak atalerako prestatutako edukia da honakoa.

Gure basoetan nahiko hedatua egon arren, baso zaharrak maite ditu gehien. Zuhaitzetan gora eta behera ikustea erraza izaten da. Horixe da garrapo eurasiarraren ezaugarri nagusienetako bat: enborretan buruz behera ibiltzen da bere hanka gihartsu horiei esker, buztanaren laguntzarik gabe. Janaria gordetzen ere abila da, eta edozein zulo edo txoko erabiltzen du horretarako.

Neurri txikikoa da, baina oso oldarkorra izan daiteke beste espezietako txoriekiko. Urdin eta laranja koloreak dira bereizgarri nagusiak eta, batez ere, salagarria zaio mokotik hasi, begietatik pasa eta lepoan bukatzen den marra beltza. Ar eta emeak oso antzekoak dira, nahiz eta, beste txori asko bezala, arrak kolore biziagoak dituen. Udaberrian, are gehiago. Beste izen batzuk: okil txiki, arrastalo, katanar handi, okiltxori, igeltsero-txori…

Gurean urte osoan ikus dezakegu. Zuhaitzetan zuloak egin edo eginak daudenak baliatzen ditu habiak jartzeko, eta handiegia bada, lokatza erabiltzen du txikitu eta bere erara egokitzeko.

Luzera eta hego zabalera 12-14 zentimetro eta 22-27 zentimetro.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide